XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kondentsadorea kargatua izanez gero ez da igaroten korronterik R erresistentzian.

ZULATZE TENTSIOA.

Kondentsadore bati 500 V tentsio bat ezarten badiogu, esate baterako, bere muturren artean ere tentsio horixe izango da, kargatua izan ondoren.

Baina hau, harmaduren artean den isolatzaileak jasan dezakeena baino haundiagoa izan daiteke; horrela izatean, txinpart elektriko batek isolatzailearen zehar jauzi egingo luke, berau ikaztuz eta eroale bihurtuz; eta isolatzailea eroale bilakatzean, harmadurak alkartu egingo lituzke, beraz hondatu.

Horregatik, kondentsadoreak aukeratzean, zulatze tentsio egokia dutenak aukeratu behar dira, kargatzean hartu behar dutena kontutan izanik.

ADIERAZIAREN LABURPENA.

1) Harmadura batetik bestera elektroiak pasaeraztea da kondentsadore bat kargatzea.

Igaroketa hori eginerazi bakarrik egiten du pilak.

2) Behin kargatuz gero, korronte gehiagorik igaroten ez du uzten kondentsadore batek, eta korronte jarraia hertsitu egiten duela esan ohi da.

Izan ere, hauxe dugu bere erabilgarritasunetatik bat.

3) Kargatzean ezarri izan zaion tentsio bera du bere harmaduren artean, kargaturiko kondentsadore batek.

KONDENTSADORE BATEN KARGATZE-KURBA.